Friedrich Hölderlin (1770-1843) euskaratzeko esperantzarik abeko zeregina sortu zen egun batez, konpania on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan. Baina ez zuen solasak ekarri, ez zen perpausa izan. Ez. Neronek aipatu nuen nola deusek ez duen hainbat kalte egiten euskal irakurlearen arimarako nola poeta handi zenbaiten itzulpenaren ausentziak. Hitz deskontsideratu horiek eraman ninduten galbidera, eta zertarako sartzen naizen hi itsas hondar gabe honetan neure burua mila eta bi aldiz galdetzen nion ordurako, beranduegia zen.
Baina sartu banintzen, sartu nintzen. Eta hona, irakurle kuriosoa, uzta eskas hau zure eskuetara iristen deneko eguna. Bost poema euskaratuta dituzu hemen, sarean, baina gehiago nahi bazenu, liburu bi badaude, gauza horiek saltzen diren lekuetan, 'Poemak' eta 'Hyperion' dituzu bertan. Goraintziak. (I) |